Eskolan askok frantsesez ikasteko aukera izaten dute baina, gero, kalean erabilera gutxi ematen diete ikasitakoari. Hori dela eta, frantsesez hitz egiteko erraztasuna hartzeko edo frantses-maila landu eta hobetzeko, mintzapraktika talde bat osatzeko deialdia egin dute.
Talde horren gidaritza jatorriz frantsesa den eta Orion bizi den emakume batek eramango du. Saioak doan izango dira eta interesa dutenek, bihar, maiatzak 29, asteartea, iluntzeko 19:00etan, Kultur Etxera azaltzearekin nahikoa izango du.