Emakumeak hirugarren trainerilletako Euskadiko Txapelketan

Gozategi Argentina Tour 2013 2012ko maiatzaren 28a

Bi egunetan Getaria eta San Juan izan dituzte aurretik oriotarrek

Asteburuan Zarautzen jokatutako trainerillen Euskadiko Txapelketan Orioko neskak hirugarren izan dira Getaria eta San Juanen atzetik.

Oriok txapelketan izan duen ordezkaritza bakarra neskena izan da eta txukun aritu dira. Atzetik utzi dituzten Zumaia, Kaiku eta Ondarroa hurrenez hurren.

Larunbateko sailkapen estropadan, estu hartu zituzten sanjuandarrak Orioko neskek, eta ehunenekoengatik atzetik izan ziren, biak ala biak getariarrengandik ia 39 segundora. Baina igandean bestelakoa izan zen estropada. Getariak ia 18 segundo atera zizkion Pasai Donibaneko ontziari eta ia 27 Oriori.

Bederatzi arraunlari erabili zituen Klaudio Etxeberriak bi egunetan. Lehenengo jardunaldian Itziar Olasagasti, Sarai Lizaso, Gratxina Lertxundi, Garazi Oliden, Onintza Olaizola, Leire Arriola eta Nadeth Agirre, patroia, aritu ziren. Bigarren egunean Olatz Aizpurua eta Amaia Arregi sartu ziren Gratxina Lertxundi eta Garazi Olidenek utzitako tostetan. 

Brontzezko domina eta sentsazio onak lortuta, traineru denboraldia izango dute hurrengo jomuga Etxeberriaren neskek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide