Orio bezalako herri txiki batentzako balentria ederra lortu zuten aurreko larunbatean Clemente Fernandezen mutilek. Astebete lehenago mailaz igotzea lortu bazuten ere, azken astebukaeran, multzo bakoitzeko onenek finala jokatu zuten.
Vasconia talde donostiarraren aurka jokatu zuten finala eta 0-1 irabazi zuten oriotarrek. Urte guztiko lanari bukaera ederra eman zioten, beraz, horiek.
Taldeko argazkian, ezker-eskuin eta goitik hasita, hauek dira azaltzen direnak: Julen Aizpurua, Dani Altuna, Mikel Elustondo, Mikel Usandizaga, Mikel Romero, Iñigo Zuloaga, Ander Dorronsoro, Xabier Atxega, Clemente Fernandez, Luis Clemente Fernandez, Alex Rodriguez, Jon Ruiz, Andoni Makazaga, Iñigo Exposito, Jokin Bilbao, Josu Gonzalez, Aitor Urrutia, Julen Etxabe, Beñat Dorronsoro, Xabier Aramendi, Julen Garcia eta Iñigo Agirre.
Datorren denboraldian ohorezko mailan izango da, beraz, Orioko jubenilen futbol taldea.