Gipuzkoako Foru Aldundiak 163.000 euro emango dizkio gehienez Aiako Udalari kirol eta aisialdi gunea eraikitzeko

Irati 2012ko maiatzaren 29a

Bi aldeek sinatu dute 2008an Diputatuen Kontseiluak onartutako kirol ekipamenduen planeko hitzarmena.

Gipuzkoako herriak kirol azpiegituraz hornitzeko konpromisoa hartu zen aurreko urteetan Gipuzkoako biztanleei kirola egiteko beharrari erantzuteko. Horren harira hitzarmena sinatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Aiako Udalak.

Hitzarmenean kirol eta aisialdirako gunea herritar guztiek erabili ahal izateko betebeharrak jarri dituzte. Gipuzkoako Foru Aldundiak, konpromisoa hartu du, gehienez, proiektuaren exekuzio kostuaren % 50eko ekarpena egiteko. Beraz, ezingo du gainditu 163.000 euroko muga. Kopuru horretatik %80  frogagiriak aurkeztu ahala ordainduko da eta beste %20 onuradunak obra amaierako ziurtagiriak aurkezterakoan.

Bestalde, Aiako udalak honako konpromisoak hartuko ditu:

  • Lanen jarraipen batzordea eratzea, lanak egin ahala sor daitekeen edozein gorabehera konpontzeko.

  • Lanak gehienez sei hilabetetan luzatzea.

  • Ekipamenduaren kirol erabilera, gutxienez, 10 urtez mantentzea.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide