"Elkartasunez Herrira" eguna izango da larunbatean, ekainaren 2a, Orion

Gozategi Argentina Tour 2013 2012ko ekainaren 1a

Orioko Herrira taldeak antolatu duen jaia izango da

Bihar, ekainak 2, larunbata, Orioko 2. Elkartasunez Herrira eguna antolatu du Orioko Herrira taldeak. Orion hiru preso daudela eta, haientzako baliabide ekonomikoak lortzea da, besteak beste, jaiaren helburua.

Egitarau zabala antolatu dute. Goizean, 09:00etan Kukuarrira igoera izango da plazatik abiatuta. Gora iristean, 10:00-10:30 tartean, elkartasun argazkia aterako dute Kukuarriko gurutzean. Eguerdian, hamaiketakoa banatuko dute plazan eta, segidan, 14:30ean, herri bazkaria, zikiro jana, izango da –txartelak salgai daude Kolon Txiki eta Sarasuan 20 eurotan–. Bazkalondoren Egoitz Eizagirre eta Xabier Sukia izango dira bertso kantari. 

Arratsaldeko 18:00etan, manifestazioa izango da plazatik aterata, Sakabanaketarekin amaitu, Euskal Presoak Euskal Herrira lelopean.

Bukatzeko, gauean kontzertuak izango dira gaztetxean eta lau talde hauek joko dute: The Friday's Crew, Ihes Naiz, Despervicio eta Akain. Egunean ateratzen den dirua presoen sakabanaketak sortzen dituen gastuei aurre egiteko erabiliko dute Herrira taldekoek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide