Amaia Zuloaga bigarren Zarautz-Aia lasterketan

Irati 2012ko ekainaren 11

Aimd Douzine izan zen lehen gizonezkoa eta lehen emakumea Laura Garcia

Igandean, ekainaren 10ean jokatu zen  Zarautz-Aia herri krosa.  Zarauzko Gipuzkoa kaletik abiatu eta Aiara arteko 11,315 kilometroak igo behar izan zituzten korrikalariek. Herri kros gogorra da, bideak aldapan gora egiten baitu etengabe, gainera eguraldia ez zuten lagun izan.

Hala ere, 75 lagunek amaitu zuten lasterketa eta gizonezkoetan Bilbotik etorritako Aimd Douzine izan zen irabazle eta emakumezkoetan Laura Garcia gasteiztarra, sailkapen orokorrean 20. izan zen bera. Emakumezkoetan bigarren postua Amaia Zuloaga aiarrarentzat izan zen. Podiumera honakoak igo ziren Aian:

  • Gizonezkoak
  1. Aimd Douzine 00:39:48 Bilbo
  2. Abdelilah 00:39:53 Santurtzi
  3. Hicham Ettaichini 00:41:51 Valentzia
  • Emakumeak
  1. Laura Garcia 00:48:59 Gasteiz
  2. Amaia Zuloaga 00:49:35
  3. Cristina Loeda 00:49:46


 


Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide