Ostiralean irekiko dituzte Aiako igerilekuak

Irati 2012ko ekainaren 15a

Eguneko txartelak ez ezik hilabeterako eta hiru hilabeterako bonoak ere hartu ahal izango dira

Ostiralean, ekainaren 15ean, irekiko dituzte Aiako kanpoko igerilekuetako ateak eta udaran irailaren 16ra bitartean egongo dira irekita. Ordutegia 11:00etatik 20:00etara bitartekoa izango da.

Txartelak egun osokoak eta egun erdikoak egongo dira eta baita hiru hilabeterako edo hilabete baterako bonoak ere. Gainera, bonoetan herritarren eta kanpotarren artean prezioak ezberdinak izango dira, baita adinaren arabera ere.

Eguneroko txartelak

  • Egun osokoak

4 urtetik 15 urtera: 4 euro

16 urtetik gorakoak: 5 euro

  • Egun erdikoak (Arratsaldeko 17:00etatik aurrera)

4 urtetik 15 urtera: 2 euro

16 urtetik gorakoak: 3 euro

Hiru hilabeterako bonoak

  • Herritarrak

4 urtetik 7 urtera: 12 euro

8 urtetik 15 urtera: 15 euro

16 urtetik gorakoak: 25 euro

  • Kanpotarrak

4 urtetik 15 urtera: 30 euro

16 urtetik gorakoak: 60 euro

Hilabeterako bonoak

  • Kanpotarrak

4 urtetik 15 urtera: 20 euro

16 urtetik gorakoak: 30 euro

Bestalde, hainbat abantaila edo beherapen ere izango dira:

  • 10 pertsonatik gorako taldeei ezarritako prezioaren erdia kobratuko diete, beti ere, alkateari baimena eskatu eta hark emanez gero.
  • Herriko jubilatu, pentsiodun eta langabetuek, horrela dela egiaztatuz gero, prezio erdia ordainduko dute.
  • Orioko herritarrek (erroldatutakoek), kanpotarren bonoetan %30eko deskontua izango dute.

 

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide