Dagoeneko eman du jakitera Danbolin Musika Eskolak 2012-13 ikasturterako matrikula egiteko epeak zeintzuk izango diren ikasle zahar eta berrientzat.
- Ekainaren 25etik uztailak 4ra (ekainak 29 ostiralean itxita egongo da, San Pedro festak direla eta), 10:00etatik 14:00etara.
- Irailaren 3tik 7ra, 10:00etatik 14:00etara eta 14:30etik 19:00etara.
Eskaintza zabala izango da datorren ikasturtean ere:
- 1. MAILA
- Tailerra: 1. 2. eta 3. kurtsoak (4, 5 eta 6 urtekoak). - 2. MAILA
- Musika mintzaira: prestakuntza, 1., 2., 3. eta 4. kurtsoak.
- Musika tresnak: euskal dantza, txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa,
tronpeta, biolina, kantua, gitarra klasikoa, esku-soinua,
pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa. - 3. MAILA
- Ikasketa osagarriak: musika mintzaira espezializatua.
- Musika tresnak: euskal dantza, txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa,
tronpeta, biolina, kantua, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa,
esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa. - BESTELAKO JARDUERAK: korua, esku-soinu orkestra, banda, biolin taldea,
txistu taldea, gitarra taldea. - MUSIKA-TRESNA BERRIAK: Tronboia, tuba, biola, harpa zeltikoa.
- GAI BERRIAK: Informatika musikala.
Ordutegiak, prezioak edo beste zerbait jakin nahi duenak, 10:00etatik 14:00etara musika eskolako telefono zenbakira (943 833 727) deituta nahikoa du,.