Orioko 4. triatloirako izen-ematea zabalik dago ekainaren 27a arte

Gozategi Argentina Tour 2013 2012ko ekainaren 22a

Orioko Herri Ikastolak antolatu du eta sanpedrotan izango da

Ekainaren 30ean, goizeko 12:30ean, Ikastola aurreko plazan jarri dute hitzordua antolatzaileek Orioko 4. triatloirako.

Hiru kategoriatan banatu dute proba. Gauzak horrela, 1999.urtetik 2002ra jaiotako gaztetxoek 12:30ean hasiko dute proba. Atzetik, 1996tik 1998ra jaiotakoek ekingo diote lanari eta 15 minutura irtengo dira. Azkenik, 1995ean edo lehenago jaio direnek 13:00etan hasiko dute triatloia.

Txikienek 100 metro egingo dituzte igerian, bi kilometro bizikletan eta 800 metro korrika. Gazteek, aldiz, 200 metro egingo dituzte igerian, hiru kilometro bizikletan eta kilometro bat egingo dute korrika.Bukatzeko , helduek 300 metro egingo dituzte igerian, zortzi kilometro korrika eta 1.800 metro korrika.

Izena emateko epea ekainaren 27an bukatuko da eta ikastolan, Karela kiroldegian edo kultur etxean eman daiteke. Dena dela, egun bertan ere onartuko dituzte parte hartzaileak, hori bai, epez kanpo izena emandakoek 3 euro ordaindu beharko dute.

Arau nagusi bakarra jarri dute antolatzaileek, bizikletako saiorako kaskoa derrigorrez jantzita eramatea.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide