Manuel Lasarteren omenaldiko bideoa sarean ikusi daiteke

Gozategi Argentina Tour 2013 2012ko ekainaren 25a

EiTBk horretarako propio duen plataforman zintzilikatu du

Aurreko ostiralean, ekainaren 22an, egin zioten omenaldia Manuel Lasarteri, Orioko Karela kiroldegian. EiTBko kamerak bertan izan ziren saioa grabatzen eta hurrengo egunean emititu zuten saioa telebistaz.

Zuzenean eta telebistaz ikusi ezin izan zutenek, hirugarren aukera bat izango dute, ordea, EiTB Nahieran plataformari esker. Sarean zintzilikatu dute larunbatean bota zuten saioa, eta guk hona ekarri dizuegu.

Gozatu bideoaz:

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide