Lehenengo estropada, lehenengo bandera etxera

Gozategi Argentina Tour 2013 2012ko ekainaren 25a

Oriok nagusitasunez irabazi zuen Elantxobeko bandera

KAE-1 eta KAE-2 ligak asteburu honetan hasi dira. Orio B arituko da KAE-2 ligan eta lehen estropadatik maila txukuna eman dute. Bigarren izan ziren Luancon –Asturias– jokatutako estropadan Trintxerperen atzetik. Irabazleak, 22 minutu eta 7 segundoan bukatu zuen estropada eta Oriok 19 segundo gehiago behar izan zituen. Hirugarren Sanpedrotarraren bigarren ontzia izan zen, Orio baino 40 segundo beranduago.

KAE-1 ligan, aise nagusitu ziren Mirotzako mutilak. Estropada ona jokatu zuten eta 19 minutu eta 46 segundoan gelditu zuten kronometroa. Bigarren, etxeko taldea, Busturialdea-Elantxobe izan 22 segundora eta hirugarren Santurtzi 26ra.

Lehenengo txalupakoek jai izango dute datorren astebukaeran eta datorren estropada uztailaren 8an, Santurtzin jokatuko dute. Orio Bkoek, berriz, Pasaiako uretan jokatuko dituzte datozen biak, ekainaren 30ean bata eta uztailaren 8an bestea. Neskek, bestalde, test estropada izango dute igande honetan, uztailaren 1ean, Orion.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide