Orioko Herri Ikastolak xake txapelketa azkarra antolatu du ekainaren 29rako. Ibai Ondo plazan jokatuko dira xake partidak 17:00etan hasita eta LHko 3. mailatik gorakoek izango dute parte hartzeko aukera. Txapelketa amaieran sariak banatuko dituzte. Parte hartu nahi duenak aurretik eman behar du izena ikastolan edo Kultur Etxean eta ekainaren 27a izango da horretarako azken eguna.