Ekainaren 25ean, astelehenarekin jarri zen martxan txu-txu trenaren zerbitzua. Trenak herritik hondartzara bitarteko ibilbidea egingo du, egunero 11:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 20:00etara. Aurten, gainera, Anibarko Porturaino luzatuko du ibilbidea, nahiz eta momentuz zerbitzu hori astelehenetik ostiralera bakarrik emango duen. Asteburuetan kaskotik hondartzarainokoa baino ez du beteko.
Udalak erosi du aurten txu-txu trena eta, Arkupe elkartearekin adostu du horren kudeaketa. Gainera, trena gidatzeko bi oriotar kontratatu dituzte. Joan-etorriko txartelaren prezioa iaz baino zertxobait garestiagoa izango da 0,60 euro balioko du.
Horrez gain, Udalak erabaki du txu-txu trena doan izango dela ekainaren 25 eta 26an, zerbitzuaren lehen bi egunetan.
Txartelak erosteko, iaz baino toki gehiagotan izango da aukera: turismo bulegoan, kanpinean, Il Gelato kafetegian, Goxoki Azkue kafetegi-okindegian, Oditz zapata dendan, Olatu goxoki dendan eta Anibarko Portuko Kaiua tabernan.