Arkupe elkarteak eta Orioko Herri ikastolak bilera bana deitu dute bihar, ekainaren 27rako. Arkupek Kultur Etxean egingo du bilera, arratsaldeko 14:00etatik aurrera. Elkarteko bazkide guztiei bilerara etorri eta parte hartzeko esan dute Arkupetik. Mahai gainean hainbat gai garrantzitsu jarriko dira: urteko diru-laguntza eta formazio aukerak, aurtengo stock azokaren nondik norakoak, eta 2012an aurrera eramango diren dinamika eta ekintzak.
Ikastolan, bestalde, eraikin berriko batzar aretoan, 19:00etan egingo dute bilera. Lau puntuk osatzen dute gai zerrenda:
1. 2011. urteko ekitaldiaren galdu-irabaziak eta balantze ekonomikoa.
2. 2012. urteko ekitaldiaren aurrekontua eta 2012-12 urteko kuota berriak.
3. Elkartasun-Kutxa.
4. Beste gaiak.
Bilera eta gero lunch-a izango dute gerturatzen direnek.