Ekainaren 30ean izango da 2012ko lehenengo itsasontzi irteera

Gozategi Argentina Tour 2013 2012ko ekainaren 27a

Gainontzekoak igandetan izango dira

Larunbat honetan, ekainaren 30ean, arratsaldeko 17:00etan, Orioko kirol portutik irtengo da aurtengo lehenengo itsasontzi irteera. Oriotik Donostiara joan eta etorri egingo du itsasontziak ordu eta erdiko bidaian.

Turismo Bulegotik esan dutenez, ibilaldi atsegin honetan, itsaslabarrez mugatutako kostalde ezezagun hau deskubritzeko aukera izango dugu; ibilaldiaren amaieran, Kontxako badiak eta Donostiako portuak eskainitako inguru lasaira, babesera iritsi arte. Itsasoko irteeratarako gomendagarria izaten da beroki bat eramatea.

Irteerarako izena emateko, Orioko Turismo Bulegora jo behar da edo, bestela, bertako telefono zenbakira, 943 835 565 deitu. Irteeraren prezioa 15 eurokoa da, baina 12 urte baino gutxiago dituztenek 8 euro ordaindu beharko dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide