Sanpedroak Elkanon eta Andatzan asteburuan

Irati 2012ko eka. 28a, 14:28

Andatzan datorren aste bukaeran ere izango da festetako ekitaldirik

Orion ez ezik Aiako Elkano eta Andatza auzoetan ere ospatuko dituzte sanpedroak ekainaren 28an hasi eta uztailaren 1era bitartean. Auzo horietan ere ez da faltako festa giroko doinu, jatordu eta ekitaldirik.

Elkano

Ekainak 28, Osteguna

  • 20:00etan: festei hasiera emateko txupinazoa suziri eta kanpaiekin. 
Ekainak 29, Ostirala
  • 8:00etan: txupinazoa suziri eta kanpaiekin.
  • 11:30etan: Meza nagusia.
  • Ondoren, auzokoen arteko patata tortilla lehiaketa. Auzoko etxe bakoitzetik tortilla bat ekarri beharko da eta meza aurretik antolatzaileei aurkeztu. Epaimahaiak erabakia hartu ondoren, bertaratzen diren guztien artean banatuko dira tortilla pintxoak. Hori guztia Laja eta Mikel trikitilariek alaituko dute.
  • Afaldu ondoren: Laja eta Mikel trikitilariekin erromeria.
Ekainak 30, Larunbata
  • 21:30etan: Auzo afaria Gazteategi Jatetxean. Izena emateko Gazteategi jatetxera deitu behar da. Telefonoa: 943 131606. Izena emateko epea ekainaren 28an amaituko da.
  • Ondoren, Laja II eta Narbaiza trikitilariekin goizaldera arte erromeria.
Uztailak 1, Igandea
  • 11.30etan: Meza nagusia.
  • Ondoren, herri Kirolak. Harrijasotzen Jokin Eizmendi eta Joseba Ostolaza eta trontzan, txinga eramaten eta lokotx biltzen, auzokoen arteko lehia. Hori guztia Lutxurdio eta Aitziber trikitilariek alaituta.
  • 18.00etan: Idi probak. Izetako idi parea, Aizarnazabalgo Etxabe eta Hondarribiko Agustinen idi parea. 20 minutuko demak.
  • Afaldu ondoren, erromeria Lutxurdio eta Aitziber trikitilariekin.

 

Andatza

 

Ekainak 28, osteguna

  • 17:00 Molto moto-lasterketa.
  • 18:00 Andatzako 3. bizikleta lasterketa 8 eta 14 urte bitartekoentzat eta toka txapelketa umeentzat.
  • 18:30 Gaztetxoentzat merienda.
  • Ondoren, kalejira eta potea erraldoi eta buruhandiekin.
  • 21:30 Afaria Uhartemuño elkartean trikitilariekin.
Ekainak 29, ostirala
  • 10:00 Diana.
  • 10:30 Meza nagusia.
  • Ondoren, helduentzat hamaiketakoa.
  • 12:00 Auzokoen arteko herri-kirolak.
  • Ondoren, trikitilariak.
  • 14:00 Jubilatuen bazkaria.
  • 17:00 Aiako pilota txapelketa.
  • 21:00 Erromeria Ingo al deu? taldearekin.
  • 22:00 Giza-proba: Andatzako gizon taldea eta Zizurkilgo gizon taldea Andatza harri bereziarekin eta J.M. Iruretagoienaren idia 900 kilokoarekin.
  • 23:30 Erromeria Ingo al deu? taldearekin.
Ekainak 30, larunbata
  • 07:00 Diana.
  • Ondoren, oilasko biltzea 14 urtetik gorakoentzat.
  • 13:30 Txikiteoa auzoan.
  • 14:00 Bertsolari eta txiste kontalariekin bazkaria Uhartemuño elkartean.
  • 18:00 Aiako pilota txapelketa.
  • 18:30 Txikiteoa auzoan.
  • 20:00 Ogitarteko eta plater konbinatuak afaltzeko aukera Uhartemuñon 22:00ak baino lehen.
  • 22:00 Hira taldearen kontzertua.
  • 24:00 Abiba disko-jaia goizaldera arte.
  • 05:00 Nerea Amilibiak prestatutako txokolate-jana
Uztailak 1, igandea
  • 09:00 Diana.
  • 10:00 Meza.
  • 11:00 Pilota partida: Igor Lertxundi - Ekaitz Arruti
  • 12:00 Luxarberen zaldia Bentaren idiaren aurkako desafioa.
  • 18:30 Aizkolariak: Mujika, Azurmendi, Mugerza eta Atutxa.
  • 20:30 Izer eta Alabierrekin erromeria.
  • 00:00 traka zaratatsua.
  • Ondoren, Izer eta Alabierrekin erromeria.
Uztailak 6, ostirala
  • 22:00 mus txapelketa
Uztailak 7, larunbata
  • 21:30 Oilasko biltzekoen afaria Uhartemuñon

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide