Gogor hasi dute arraun denboraldia Orioko traineruek

Irati 2012ko uzt. 5a, 18:56

Joan zen asteburuan hiru ontziek irabazi zuten bandera bana

Orio Arraun Elkarteak joan zen larunbatean aurkeztu zituen Herriko Plazan denboraldi honetarako hiru traineruak eta bakoitzean arituko diren arraunlariak. Emakumezkoak atera ziren lehenengo taldean honako arraunlariak arituko dira: Nadeth Agirre, Olatz Aizpurua, Amaia Arregi, Leire Arriola, Eider Arruti, Goretti Burgoa, Sarai Camaño, Saly Diane, Ioana Eremieva, Leire Garate, Ainhoa Gozategi, Ohiane Iraola, Idoia Larrañaga, Leire Larrinaga, Gratxina Lertxundi, Sarai Lizaso, Nora Lopetegi, Izaskun Manterola, Onintza Olaizola, Itziar Olasagastik, Garazi Oliden, Udane Sarasola, Olatz Solabarrietan eta Haizea Zinkunegi.

ARC2an arituko da Orio B ontzia eta  Xabier Altuna, Xabier Arregi, Iñigo Arruti, Iosu Arruti, Ibon Arruti, Aitor Balerdi, Mikel Eizagirre, Julen Elizasu, Iker Galarza, Imanol Garate, Jon Gaztañazpi, Mikel Indo, Unai Lizarralde, Endika Lopez, Josu Makazaga, Eneko Martinez, Borja Mena, Haitz Ortiz, Andoni Ostolaza, Josu Ostolaza eta Xabier Ostolazak egingo dute arraun traineru honetan.

Bestalde,  ARC1ean Oier Aizpurua, Erik Aranburu, Mikel Azkarate, Xabier Bereziartua, Asier Carballeda, Aitor Carrillo, Unai Etxeberria, Aritz Etxebeste,  Arkaitz Goñi, Josu Indo, Manuel Lasarte,  Igor Makazaga, Miguel Angel Millares, Iñigo Mugika, Jon Mujika, Andoni Peña, Javier Polo eta Mikel Portularrume arituko dira.

Talde teknikoa Igor Makazagak, Mikel Portularrumek, Miguel Angel Millaresek, Jose Luis Agirrek, Eder Etxeberriaak, Unai Amenabarrek, Klaudio Etxeberriak, Ibon Urbietak, Borja Menak eta Jose Angel Iparragirrek osatuko dute. Laguntzaileak Bixente Azkue, Joxeluis Gozategi, Bitoriano Larraza, Joxeantonio Gutierrez, Luis Mari Larraza,  Antton Beloki, Joseba Altuna, Joxeluis Lertxundi, Joxemari Gozategi eta Esteban Gozategi izango dira.

Denboraldiaren helburuak garbi azaldu zituzten: mutilen bi ontziak mailaz igotzea eta neskak, gazteak izan arren, ohorezko tandan sartzea. Ibon Huegun elkarteko presidenteak, proiektu berri honetan sinesteagatik eskerrak eman zizkien arraunlariei, ,jakin ezazue jende asko daukazuela zuen atzetik laguntzeko, babesteko eta bultzatzeko. Era berean, babesle eta laguntzaile guztiak eskertu zituen.

Babesleak

Orio Arraun Elkarteko traineruak etxe hauek babestuko dituzte denboraldi honetan: Babyauto, Grupo Eibar, Inmobiliaria Orio, La gula del norte, Transportes Indo, Ford Easo Motor, Euskal sagardoa, Bartolo jatxetxea, Ipresa, Urbil merkataritza zentroa, Elizalde errustikoak, Murgil eraikuntzak, Caixa, Xixario erretegia eta Katxiña jatetxea.

Bestalde, hauek dira Orio Arraun Elkarteko bazkide diren enpresak: Transportes Indo, Carpintería Botaleku, Dhemen Design, Talleres Ondozabal, Astilleros Amilibia, Sinergia, Arenas Aizpurua, Arrantzaleen Kofradia, Patxi Larrañaga Harategia, Kepa Loidi Harategia, Salsamendi Harategia, Patxi Oliden Harategia, Urdaira Sagardotegi, Exclusivas Quiser, Piano Studio Lizaso, Itxaso Kafetegia, Iñaki Lasa Farmazia, Baraka Taberna, Salatxo Taberna, Arkaitz Taberna, Gohierri, S.A., Talleres Lizarralde, Bar-Rte. Bartolo, Txomin eta Carmen Arraindegiak, Bordatxo Taberna, J.A. Aizarnazabal Zipri, Sagasti Leihoak, Autocares Aizpurua, Itziar Kirolak, Aterpe Taberna, Canteria Espiga, Hotel Balea-Asia, Bodegon Joxemari, Gure-Txoko Taberna, Garcia Distribuciones, Anarri Taberna, Solozabal Autoeskola, Vinos Atxega, Voith, Linke, Precocinados Gesalaga, Fontanería Padrones eta Arin y Embil.

Asteburu borobila

Herriko plazan aurkezpena egin eta handik ordu gutxira ARC2ko ORIO-BABYAUTO (Orio-B) ontziak Pasai San Pedro Kofradiaren XVIII. Ikurriña irabazi zuen Pasaiako Badian. 20 minutu 22 segundo eta 53 ehuneneko behar izan zituen Oriok eta honen atzetik iritsi zen Trintxerpek 20 minutu 23 segundo eta 44 ehuneneko denborarekin. Getariako Txakolina Ligan bi jardunaldiren ondoren Orio da lehenengo eta Trintxerpe bigarren puntutan berdinduta.

Igandean ARC1eko traineruak eta emakumeenak indartsu agertu ziren herritarren aurrean, errioan. Mirotzak, test-entrenamendu estropada izan arren, ARC 1 ligan aurkari izango dituen beste ontzien gainetik dagoela erakutsi zuen. Izan ere, 40 segundotik gorako aldea atera zien gainontzeko traineruei, Donostiarrari salbu, honek irabazleek baino 39 segundo gehiago behar izan baitzituen.

Emakumezkoen trainerua ere irabazle izan zen. Bakarrik egin zuten arraun oriotarrek gainontzeko traineruak binaka atera baitziren Zumaia eta Hibaika batetik eta Getaria-Tolosa eta San Juan bestetik. Epaileek hamarna segundoko zigorra ezarri zieten Getaria-Tolosa, Zumaia eta San Juani irteeran estatxa eskuan ez zutelako. Hala ere, horrek ez zuen baldintzatu oriotarren emaitza hamar segundotik gorako aldea atera baitzieten beste ontziei. Baina bostetik lau traineru bost segundoren barruan sartu zirenez emakumezkoen liga lehiatua izango dela aurreikusi daiteke.

Datozen hitzorduak

Asteburuan Orioko arraunlariek hainbat hitzordu izango dituzte:

  • Emakumezkoak: Uztailaren 7an, Portugaleten, 17:30ean eta uztailaren 8an, Zarautzen, 11:30ean.
  • ARC 1: Uztailaren 8an, Santurtzin, 19:15ean.
  • ARC 2: Uztailaren 8an, Pasaian, 12:00etan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide