Pintxo txikiteoa izango da udan ere

Irati 2012ko uztailaren 6a

Ostiraletan egingo dute

Azken hilabeteotan ostiralero egin dute pintxo txikiteoa Orion eta Udaleko Merkataritza batzordeak eta herriko ostalariek erabaki dute udan ere segida ematea ekimen horri herritarrek harrera ona egin diotelako ostiraletako pintxo txikiteoari.

Orain arte bezala ostiraletan izango da pintxo txikiteoa eta hamar tabernek hartuko dute parte ekimenean: Antilla, Arkaitz, Aterpe, Bordatxo, Gabon, Kolon Txiki, Salatxo, Sarasua, Gure Txoko eta Tragoxka.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide