Etxean konposta egiteko ikastaroak antolatu ditu Urola Kostako Udal Elkarteak

Irati 2012ko uztailaren 6a

Uztailaren 11 eta 12an izango dira, Zarautzen, Udal Elkartearen egoitzan.

Urola  Kostako Udal  Elkarteak eta  Gipuzkoako Foru  Aldundiak etxean konposta egiteko ekimena  jarri  zuten martxan  2005ean eta ordutik hainbat  ikastaro  egin  dira  eskualdean. Kanpainaren helburua da norberak etxean sortzen dituen hondakin organikoekin etxeko lorategian edo baratzean konposta egitea.

Ekimena Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako herritarrentzat prestatua dago eta parte hartzeko baldintza bakarra da etxean lorategia edo baratza izatea, konpostagailua kanpoan jarri behar delako.

Konpostagailua jarri nahi dutenek ikastaroa jasoko dute konposta egiten eta konpostagailua erabiltzen ikasteko eta familia bakoitzari konpostagailu bat eta erabiltzeko argibideen esku-orria emango diote. Ikastaroa eta konpostagailua doan izango dira.

Gaur egun Urola Kostan 268 familiak dute konpostagailua jarrita etxean, horietatik 34 Aian eta 27 Orion.

Ikastaroa

Uztailean ordubete inguruko bi ikastaro izango dira Udal Elkartearen egoitzan, Zarautzen (Urdaneta bidea 6). Uztailaren 11n euskaraz egingo dute eta 12an gaztelaniaz. Bi hitzorduak , 18:00etan izango dira. Ikastaroan parte hartzeko aurrez izena eman behar da uztailaren 9a baino lehen 943 89 08 08 telefono zenbakira deituta.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide