Kultur Etxean ordenagailu gela duen KZgunea uztailean 09:00etatik 13:00etara bitartean zabalik izango da, beraz, hara joaten diren erabiltzaileek nabigatzeko aukera izango dute. Hala ere, dinamizatzailerik ez da egongo KZgunean eta ikastaroak eta IT txartela ateratzeko azterketak bertan behera utzi dituzte. Abuztuan, berriz, Kultur Etxea itxita egongo denez, KZgunea erabiltzeko aukerarik ere ez da izango.
Udako oporraldiaren ondoren, irailaren 3an irekiko ditu berriz ateak KZguneak. Goiz eta arratsaldez ireki arren dinamizatzailea goizetan baino ez da egongo.
Ikastaroak
Irailean honako ikastaroak izango dira KZgunean.
- Wikipedia. Irailak 3, 11:00-13:00.
- Paypal, interneteko erosketen ordainketa. Irailak 4, 09:00-11:00.
- Ebay. Irailak 5, 09:00-11:00.
- Youtube, bideoak bilatu, ikusi eta igotzen ikasi. Irailak 6, 11:00-13:00.
- Google maps. Irailak 7, 11:00-13:00.
- Internet KZ. Irailaren 10etik 21era, 11:00-13:00.
- Gmail, korreo elektronikoa. Irailak 11, 09:00-11:00.
- Mugipuzkoa. Irailak 14, 09:00-11:00.
- Metaposta. Irailak 19 eta 20, 09:00-11:00.
- Openoffice. Irailaren 24 eta 25, 11:00-13:00.
- Gimp 01-01. Irailak 25etik 28ra, 09:00-11:00.
IT txartela
Irailean egun hauetan egin ahal izango dira IT Txartela, Informazioaren Teknologien Erabilera-ziurtagiria eskuratzeko azterketak.
- Irailak 4, 11:00
- Irailak 12, 09:00
- Irailak 17, 09:00
- Irailak 21, 09:00
- Irailak 27, 11:00