Edorta De Anta ez da Londresko Paralinpiar Jokoetan izango

Irati 2012ko uztailaren 9a

Txartela De Antak lortu arren, Espainiako federazioarentzat Barcia asturiarrak bereganatu du Espainiako Txapelketan

Espainiako outriggers Txapelketak (Arraunketa Olinpikoa) jokatu dira aste bukaeran Sevillan eta Orio Arraun Elkarteko ordezkariek ere hartu dute parte han, guztira, 11 ontzitan 31 arraunlarik.

  • Infantil mutilak 3 ontzi
  • Infantil neskak 3 ontzi
  • Kadete mutilak 3 ontzi
  • Kadete neskak ontzi 1
  • Arraunketa egokitua ontzi 1

Edorta De Anta arraunketa egokituko A finalean aritu da eta zilarrezko domina eskuratu du. De Antak Sevillako probetan Londresko olinpiar jokoetarako txartela zuen jokoan. De Anta bera eta Juan Pablo Barcia (CR Eo-Vegadeo-Asturias), ziren hautagaiak postu hori lortzeko. Espainiako federazioak paralinpiar jokoetarako toki bat dauka, iaz Edortak, Bled-Solvenijan lortutakoa. Ostiralean, lehenengo proban, Barcia izan zen lehenengo eta De Anta bigarren; larunbatean, bigarren proban ere berdin, haizea kontra eduki zuten gainera. Igandeko proban, Espainiako txapelketan Barciak urrea lortu zuen, De Antak zilarra eta Castrok brontzea. Emaitza horiek ikusita, Londresera Barcia asturiarra joango da. Horren aurrean, probak amaitutakoan oso triste ziren  Edorta De Anta eta honen entrenatzaile Xarpas, izan ere, berak lortu zuen txartela eta besteak bereganatu. Oso denbora onak egin zituzten biek, munduko finaletan izateko modukoak eta Barciak lortu dituenak dominetako lehian sartzekoak. 

Orioko gainontzeko ontzietatik 4 finaletan izan ziren eta gainontzeko 6 ontziek ez zuten lortu finaletara sailkatzerik, kanpora gelditu ziren, ostiraleko eta larunbateko probetan. Hona hemen ontzi finalisten emaitzak:

  • Lauko Skull-a, Emakumezko infantilak:  B finala (7-12 postuak): Bosgarren
  • Skull bikoitza, Gizonezko Infantilak A finala(1-6 postuak): Seigarren
  • Lemazain gabeko laukoa, Gizonezko Kadeteak B finala (7-12 postuak): Bosgarren
  • Zortzikoa, Gizonezko Kadeteak)A finala (1-6 postuak): Seigarren

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide