Igandetik astelehenera bitartean, goizaldeko ordu biak aldera, ezezagun batzuek su eman diote Kultur Etxe atzeko igogailuari. Oraindik kalteak zenbatekoak izan diren ez dakite Udalean eta igogailuko enpresakoek txostena prestatu bitartean zain egon beharko dute. Horren arabera, erabakiko dute zein konponketa egin eta zein neurri hartu behar dituzten, izan ere, ez da igogailua hondatu duten lehen aldia. Beraz, igogailua ezingo da erabili Udaletik jakinarazten duten arte.