Herriko dendetan erosketak egin eta Bisiguaren Festarako zozketan parte hartzeko aukera izango da

Irati 2012ko uztailaren 12a

Uztailaren 19rako afaritarako gonbidapenak zozketatuko dituzte

Orioko udalak zozketa bat jarriko du martxan jendeak herriko dendetan erosketak egin ditzan bultzatzeko. Erosleek uztailaren 12tik 16ra bitartean egindako erosketa txarteletan izena eta telefonoa idatzi beharko dituzte eta txartelak dendan bertan utzi. Jasotako paper guztien artean uztailaren 18an egingo dute eta emaitzak Udal webgunean jakinaraziko dituzte. Guztira, 4 saridun izango dira eta bakoitzak uztailaren 19ko, osteguneko, afaritako bi gonbidapen irabaziko ditu.

Zozketan honako dendek hartuko dute parte: 2 gurpil; Aliprox; Anarri; Amaia estankoa; Ardatza; Berezi arropadenda; Coviran, Jose Ramon Iparragirre; Dorronsoro supermerkatua; Gariurre; Gozategi; Gozo Denda; Il Gelato; Itsas-Mendi; Itziar kirolak; Izarra arropa denda; Juantxo harategia; Kaiua taberna; Kepa Oliden harategia; Kukuarri; Kutixi; Lizaso dekorazioa; Loidi autozerbitzua; Lore burdindenda; Mauka liburudenda; Muxutruk Loredenda; Nahikari arropak; Nahikari zapata denda; Nekane eta Josune ileapaindegia; Optika Orio; Oriogi; Pescados Oriomar; Ramiro argazkiak; Salsamendi harategia; Sayalero 1; Sayalero 2; Uraitz lurrindenda; eta Zumintza ileapaindegia.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide