Uztailaren 14an, larunbat gauean, film emanaldia izango da hondartzan 22:30ean. Ordezko andereñoa filma emango dute, Danimarkako pelikula izan arren euskaraz emango dutena. Seigarren mailako maistra berriak ikasleen gurasoei irakaslerik onena dela sinestarazi eta ikasgelan, itxurak egiteari utzi, eta gaizto portatzen da. Gainera, umeei pentsamenduak irakurtzen dizkie eta ez dirudi gizaki bat denik. 12 urtetik gorakoentzat aproposa den film hau gutxi gorabehera ordu eta erdikoa izango da.