Donostian izan dira asteburuko arraun hitzorduak Orioko traineruentzat. Larunbatean Gipuzkoako Emakumezkoen Traineruen III. Ligako hirugarren jardunaldia 3. jardunaldia izan zen jokoan eta Oriokoak laugarren izan ziren Zumaia, Getaria-Tolosa eta San Juanen atzetik, lehenengoarengandik 40 segundo eta 78 ehunenekora.
ARC 1ean Kaiarriba-Donostiarra V. Banderarako lehian aritu ziren Orio-Babyauto A ontzikoak eta baita lehia irabazi ere. Bere atzetik sailkatu ziren Elantxobe 13 segundo eta 32 ehunenekora eta Lekittarra 24 segundo eta 70 ehunenekora.Sailkapen orokorrean ere lehen hiru taldeak ordena horretan daude 36, 32 eta 31 punturekin hurrenez hurren.