Karmengo amaren eguna ospatu dute oriotarrek

Irati 2012ko uztailaren 17a

Prozesioa eta moilan lore eskaintza egin zuten

Atzo, uztailak 16, Karmengo amabirjinaren eguna izanik, ospakizuna egin zuten moilan. Arrantzaleen zaindaria da Karmendo amabirjina eta eguraldia lagun, meza ostean, elizatik moilarako bidea egin zuten arraunak eta amabirjinaren irudia hartuta batzuk eta prozesioan jarraituz besteek. Moilara iritsita agurra dantzatu eta irudia propio apaindutako tokian jarrita, hainbat hitz egin zituzten herriko arrantzaleak eta itsasoan bizia galdu duten senideak gogoratuz. Apaizaren bedeinkazioa jaso ondoren, lore eskaintza egin zuten oriotarrek hortentsiak uretara botaz. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide