Larunbatean banatuko dituzte Orio Arraunketa Elkarteko kamisetak

Irati 2012ko uztailaren 17a

Bazkideek jaso ahal izango dituzte

Larunbatean, uztailaren 21ean, urtero egin ohi duten bezala, bazkideen artean kamisetak banatuko ditu Orio Arraunketa elkarteak. Kamisetak jaso nahi dituztenek 09:00etatik 13:00etara bitartean joan beharko dute Xixario erretegiaren aurreko plazatxora.

Bestalde elkartetik jakinarazi nahi dute, bazkide kuota ordaindu gabe duten bazkideek larunbata aurretik egin beharko dutela Euskadiko Kutxan, bestela arazoak sortu daitezkeelako.

Bazkideen kamisetak banatzeaz gain, merchandisingeko hainbat produktu ere jarriko dituzte salgai plazan. Egun horretan Orio Arraunketa Elkartearen denda irekiko dute Endaia Kalean.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide