Aiako festak astelehenetik ostiralera bitartean izango dira aurten, baina festak girotzeko aurreko larunbaterako hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Aurtengoa da herriko gazteek, Aiako Olinpiadak izenpean, jaia antolatzen duten lehen aldia eta tartean paella lehiaketa izango da.
Paella lehiaketarako txartelak, Aiako Jauregi tabernan daude salgai, 5 eurotan. Txartelen truke, paella lehiaketan, edaria, kafea eta kopa jasoko dituzte parte hartzaileek eta edalontziak, kubiertoak eta platerak ere han banatuko dizkiete. Gainontzeko material eta osagarriak, etxetik eraman beharko dituzte.
Txartelak hartzeko, azken eguna uztailak 31 izango da.