Neskak laugarren eta mutilak bosgarren Gipuzkoako Traineru Txapelketan

Irati 2012ko uztailaren 19a

Euskadiko Txapelketa uztailaren 31n jokatuko da Orion

Donostiako badian jokatu zen atzo Gipuzkoako Traineru Txapelketa. Emakumezkoen traineruak lehen txandan egin zuen arraun eta bere txanda irabazi bazuen ere bigarren txandan aritu ziren San Juan, Zumaia eta Getaria-Tolosa sailkapen orokorrean aurretik gelditu ziren hurrenez hurren. Orioko traineruari minutu bat, 16 segundo eta 21 ehuneneko aldea atera zion San Juangoak.

Gizonezkoetan ere Oriok bere txandan lehenengo egin zuen, baina Hondarribia izan zen txapelketako irabazle. Ama Guadalupekoak eta San Juanek lehia estua izan zuten azken txanpan eta itsasoaren bultzada erabakigarria izan zen hondarribiarrek irabazteko. ACTko liderrak denborarik onenak egin zituen ziaboga guztietan eta noski, baita amaieran ere bigarrenarengandik 6 segundora. Oriok ez ditu espectatibak bete eta bosgarren izan da ACTko lau traineruen atzetik. Orio maila ona erakutsi eta aurreko postuetan ibiliko zen itxaropena zuten arraun zaleek, baina ez zen ustea bete eta bosgarren izan zen ACTko lau traineruen atzetik eta irabazlearengandik 23 segundo eta 76 ehunenekora.

Bizkaiko Traineru Txapelketa uztailaren 25ean jokatu ondoren, Euskadikoa Orion izango da uztailaren 31n.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide