Ostegunetik igandera bitartean ekitaldi ugari izango da Bisigu Festaren harira

Irati 2012ko uztailaren 19a

Otorduez gain, lehiaketak, jolasak, musika eta arrauna izango dira

Gaur, osteguna, uztailak 19, bisigu usainak hartuko du Orio eta igandera bitartean bisiguaren aitzakian gozatzeko aukera izango da herrian. 20:00etan festa hasteko azken ukituak ematen ari dira antolatzaileak festaren erdigune izango de Herriko Plazari.

Jana izango da nagusi Orion, bisigua ez ezik marmitakoa eta hegaluzea ere prestatu eta banatuko baitituzte. Hala ere, aurten, herriko eragileekin elkarlanean bestelako ekitaldiak ere antolatu dituzte festa giroa herrira zabaltzeko eta herritarrek ere jaian parte hartzeko.Aurkezpena 20:00etan hasiko da Herriko PlazanOrioko plazan eta Joxe Miel Zendoia (Katxina), Luis Mari Uranga (Xixario) eta Mikel Manterola (Joxe Mari) parrilleroek inauguratuko dute Bisigu Festa. Ekitaldian Harribil Dantza Taldeko dantzariek emanaldia eskainiko dute eta aurten urteurrena duen Egunsenti Otxoteak ere bi kanta abestuko ditu. Ondoren, otorduak ematen hasiko dira.

Egunsenti Otxoteak festan beste une baten ere hartuko du parte eta musikaren tokia Giranice talde oriotarrak ere osatuko du. Horrez gain, Bisiguaren bila jolasa, Mus Txapelketa, bisita gidatuak eta estropadak ere izango dira.

Hona hemen egitaraua:

Uztailaren 19a, osteguna.
  •  20:00etan, Bisiguaren Festaren inaugurazioa.
  • Jarraian pintxo-zirkuituaren aurkezpena.
  • 21:00etan, afaria, Herriko Plazan.
Uztailaren 20a, ostirala
  • 12:00etan, Txurrumuskiren udaleku irekietako haurren marrazkiak ikusgai plazan.
  • 19:00etan, Orio Loretan Lehiaketako sariak banaketa, Herriko Plazan.
  • 19:00etan, Giranice eta Franckal sound musika taldeak, Salatxo plazan.
  • 21:00etan, afaria, Herriko Plazan.
Uztailaren 21a, larunbata.
  • 11:00etan, Bisiguaren Bila koadrilen arteko ginkana-triviala, Herriko Plazan.
  • 12:00etan, Orioko saregileen erakustaldia, Herriko Plazan.
  • 12:00etan, marmitako jana, Herriko Plazan. 1.200 marmitako razio, bakoitza 1,5 euroan.
  • 12:00etan, Orioko elkarte gastronomikoetako ordezkarien bisigu lehiaketa.
  • 12:00etan, mini autoen erakusketa, Ikastola aurreko plazan.
  • 14:00etan, Bisiguaren Festako bazkaria.
  • 17:00etan, Mus txapelketa azkarra, Arraun Elkarteak antolatuta.
  • 17:30ean, Bisita gidatua, Kayak ibaian.
  • 21:00etan, Bisiguaren Festako afaria, Herriko plazan.
Uztailaren 22a, igandea.
  • 12:00etan, Hegaluzea prestatzeko moduen erakustaldia. Razioak, 1,5 euro.
  • 12:00etan, Egunsenti Otxotearen 15. urteurrena: kalez kaleko saioa.
  • 14:00etan, Bisiguaren Festako bazkaria.
  • 16:50ean, Orio-Getaria-Orio barkuan.
  • 18:00etan, Bisiguaren Bandera, Oria ibaian.

Zozketa

Herriko dendetan erosketak egin dituztenen artean Bisigu Festarako jatordu baterako txartelak zozketatu dituzte eta honakoak izan dira irabazleak:

  • Begoña Sarasua Sarasola
  • Dolores Leunda Usatorre
  • Ane Gurrutxaga Roteta
  • Uxoa Larrañaga Elizegi

Lau irabazleek bina pertsonentzako afaria izango dute Bisiguaren Festako lehen egunean. Gonbidapen txartelak plazan izango den turismo bulegoko postuan jaso beharko dituzte 20:30ak eta 21:00ak bitartean.

Zirkulazioa

Bisiguaren Festa dela-eta, trafikoan aldaketak izango dira. Ostegun arratsaldetik igande arratsaldera arte, Herriko Plaza itxi egingo da ibilgailuentzat, uztailaren 19ko 14:00etatik uztailaren 22ko 21:00ak arte. Ondorioz,  herriko sarrera Kaia kaletik izango da eta herritik ateratzeko Txanka-hondartza bidea erabili beharko da. Udaltzaingotik herritarrei eskatu diete kolaboratzea eta arau hauek betetzea.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide