Giranice eta Franckal Sound taldeen kontzertua izango da ostiralean

Irati 2012ko uztailaren 19a

Salatxo plazan joko dute musikariek

Bisigu Festaren harira, herrian jai giroa zabaltzeko, kontzertua antolatu dute ostegunerako. 19:00etan hasita Giranice talde oriotarrak eta Franckal Soundek beren doinuak eskainiko dituzte Salatxo plazan.

Giranice taldeak eremu oso ezberdinetan ibilitako musikariak bildu dituan. Beren esanetan, kanta berean erritmo eta matiz aldaketa bortitz zein leunak uztartzen ditugu melodia batek gidaturik. Mezu baten ordez, egoera bat transmititzeko helburuarekin egiten dugu musika instrumentalista. Horretarako, rockean oinarritzen diren gitarren gainetik biolin batek gidatzen du kantaren ildoa.

Disko bat kalean dute eta hainbat kontzertu ematen ari dira oriotarrak. Orain, beste disko bat grabatzen ari dira eta eten txiki bat egingo dute herritarren aurrean beren kantak erakusteko.


 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide