Oriok laugarren garaipena lortu du Camargon

Irati 2012ko uztailaren 23a

Orio B bigarren izan zen etxean

Camargoko Udaleko XXII. Bandera irabazi zuen larunbatean Orio Ak KAE 1 ligan eskuratu duen laugarren garaipena izanik nagusi da bigarren mailan. Kantabriako uretan jokatutako banderan, Mirotzak (20:19,57) 19 segundoko aldea atera zion Santurtziri (20:38, 26), eta 24koa Lekittarrari (20:43,80). Oriok 48 puntu bildu ditu dagoeneko KAE 1 ligan eta atzetik ditu Santurtzi 42rekin eta Busturialdea-Elantxobe 40rekin.

Orio B taldeak etxean zuen hitzordua, Bisiguaren bandera lortzeko lehian. Herritarren animoak asko izan ziren arren Trintxerperekin lehia estua izan ondoren haiek izan ziren nagusi bi segundo eskaseko aldearekin. Estropada irabazteko lehia ez ezik sailkapen orokorreko lehen postua zeinek hartu zegoen lehian eta azken luzean erabaki ziren biak. Trintxerpek 76 puntu ditu sailkapen orokorrean eta Orio B dago honen atzetik 74 punturekin, ondoren Donostiarra B 59 puntu dituela.

Hurrengo asteburuan ere hainbat hitzordu izango dira Orioko traineruentzako.

KAE 1

  • Uztailak 28, Getariako III. Estropada 17:30ean

  • Uztailak 29,  El Correo IkurriƱa-BBK saria, Lekeition 12:00etan

KAE 2

  • Uztailak 29, Algortako Portuzarreko IkurriƱa, Getxon 12:00etan

TKE emakumezkoak

  • Uztailak 28, Gipuzkoa Ligako IV. jardunaldia, Pasai Donibanen 18:00etako TKEko gizonezkoen estropadaren aurretik

 

 

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide