Richard Arrese 'Guapo de España' lehiaketan bigarren

Irati 2012ko uztailaren 24a

Dotoreziaren saria ere eskuratu du

Guapo de España 2012 lehiaketako gala egin dute aste bukaeran Benalmadenako (Malaga) Alay hotelean. Augusto Barrantes aurkezleak eta Elisa Guahnich2011ko Linda de Españak gidatutako Espainiako edertasun lehiaketan 19 hautagai izan ziren. Epaimahaikoen esanetan erabakia ez zen erraza izan, baina urretik Guapo de Euskadi titulua zuen Richard Arrese oriotarra Ohorezko Lehen Guapo izendatu zuten Andaluziako Carlos Maturana Guapo de Españaren atzetik. Lehiaketako bigarren postua ez ezik dotoreziaren saria ere eskuratu zuen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide