'Dantza zati bat' kanpainan parte hartu du Orioko talde batek

Irati 2012ko uztailaren 24a

Nazioen Munduak, erabakitze eskubidearen alde, egindako dokumentalaren soinu banda promozionatzea da helburua

Orioko hainbat dantzarik bat egin dute Nazioen Mundua herri ekimenarekin, Dantza zati bat kanpainaren bidez. Nazioen Munduak, erabakitze eskubidearen alde, Gazta zati bat-A piece of cheese dokumentala egin du eta orain dela gutxi aurkeztu, Jon Maia bertsolariak zuzenduta. Dokumentalak Euskal Herriko txoko guztietara iritsi nahian herriz herri eskaintzen ari dira.

Dokumentalaren soinu banda Esne Beltza taldeko Xabi Solano eta Zigor Lamprek egindako 15 abestiz osatuta dago eta diskoa uztailaren 6an kaleratu zuten. Hori promozionatzeko kanpaina berezia jarri zuten martxan: herri ezberdinetako dantza taldeek soinu bandako abesti batekin bideo bat egitea. Asmoa da,modu parte hartzailean, dokumentalaren ideia eta filosofia ahalik eta leku gehienetara iristea.

Orion, Laida Iturraldek, Itziar Barrenetxeak, Ainhoa Urkizuk, EkiƱe Saizarrek, Maialen Esoainek eta Ander Errastik osatutako taldeak grabatu zuten bideoa dantzan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide