Santioko festetan ordutegi berezia izango du txu-txu trenak

Irati 2012ko uztailaren 24a

Uztailaren 27an eta 28an txu-txu trenaren ordutegia luzatu egingo dute

Santio Errekako festak direla-eta hara joateko zerbitzu berezia eskainiko du txu-txu trenak uztailaren 27an eta 28an, ostegun eta ostiralean, alegia. Moilatik abiatuko da Santiora joango den lehen trena 21:30ean eta Santiotik azken irteera 02:00etan egingo du. Bidaiari kopuruaren arabera joan etorrian ibiliko da trena bi gau horietan. Bestalde, txu-txu trenak hondartzara joateko geltoki berria izango du autobus geltokian eta Anibarko Portuan jendea Donostiarako noranzko autobus geltokian hartu eta utziko du.

Ostiralean eta larunbatean gauez zerbitzu berezia izango bada ere, Santio Errekako jaiak egun gehiagotan eta gauez ez ezik egunez ere ospatuko dituzte. Hona hemen bada festetako egitaraua:


Uztailak 25, asteazkena, Santio Eguna

  • 10:30 Meza

  • Ondoren, ume jolasak

  • 22:00 Izer eta Alabier trikitilariekin erromeria


Uztailak 26, osteguna, Santa Ana Eguna

  • 10:30 Meza


Uztailak 27, ostirala

  • 22:00 Bertso saioa: Andoni EgaƱa, Sebastian Lizaso, Anjel Mari PeƱagarikano, Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio. Gai-jartzaile: Unai Manterola

  • Jarraian, Bide Batez taldearekin erromeria

  • 03:00 Oilasko biltzea auzoko gazteekin

Uztailak 28, larunbata

  • 16:00 Mus txapelketa

  • 23:00 Abiba disko-jaia

Uztailak 29, igandea

  • 10:00 Meza

  • 12:00 Idia gizonaren aurka: Etxetaren idia Heldu!-ko mutilen kontra

  • 22:30 Tximeleta taldearekin erromeria


Uztailak 30, astelehena

  • 21:00 Oilasko biltzekoen afaria Portu erretegian

  • Ondoren, Kupela taldearekin erromeria


Uztailak 31, asteartea, San Inazio Eguna

  • 10:00 Meza

  • Ondoren, edadetuentzako hamaiketakoa

  • Segidan, Herri kirolak

- Aizkolariak: Ernesto Ezpeleta Biurri eta Alex Txikon

- Harri jasotzaileak: Joseba Ostolaza, Josetxo Urrutia, Jokin Eizmendi eta Aimar Galarraga.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide