Uztailaren 28an izango da bigarren eskuko azoka

Irati 2012ko uztailaren 24a

Udaletxera deitu behar du postua jarri nahi duenak

Uztailaren 21ean egitekoa zen bigarren eskuko gauzen azoka, baina atzeratu eta larunbatean, uztailaren 28an izango da Herriko Plazan 10:00etatik 15:00etara bitartean. Euria egingo balu azoka frontoira aldatuko lukete. Norbaitek salmenta postua jarri nahi izanez gero, uztailaren 26a baino lehen udaletxera deitu beharko du: 943 83 03 46.

Bestalde, bigarren eskuko gauzen zaleek horrelako azoken edo salmenta tokien berri jakiteko webgunea ere badute. Bertan azoken berri ez ezik iragarkiak; salmenta, erosketa eta truke eskaintzak… daude aukeran.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide