Gartxot, konkista aitzineko konkista izeneko film luzea azaroaren 18tik aurrera izan da Euskal Herriko zinemetan eta bestelako aretoetan. Asteburu honetan, larunbatean, abuztuaren 4a, gaueko 22:30ean, Orioko hondartzan izango da pelikula ikusteko aukera.
Juanjo Elordi eta Asisko Urmenetaren zuzendaritza eta Somugaren ekoizpena du filmak, Benito Lertxundiren musika, Zuberoako kantari eta aktoreen ahotsak... osagai benetan indartsuak, erronka handi bati aurre egiteko: euskara hutsez eta helduentzako eginiko animazio proiektu bat gauzatzea.
Musikak garrantzi handia du filmean, eta ez bakarrik bardo baten bizitza kontatzen duelako. Benito Lertxundik bere diskografiatik aukeratu eta birnahasturiko doinuak eskaintzen ditu filmak. Horrez gainera, bai berak eta bai Olatz Zugastik ere ahotsa jarri diote pertsonaia banari. Musikaren egokitzapena Aitor Furundarena irakasle eta konpositorearen ardura izan da, hainbat musikariren laguntzaz Erdi-Aroko herri musikaren naturaltasun eta gordintasuna islatzeko helburuarekin.
Soinuaren arloa borobiltzeko, Pastoraletan eskarmentua duten aktoreek jarri dituzte ahotsak. Ekarpen harrigarriak egin dituzte kobla eta kantu zaharrak antzezteko orduan. Mixel Etxekopart kantaria izan da Gartxoti ahotsa jarri diona. Luxi Agergarai eta Maika Etxekopart Mikelot eta Xuneri bizia eman diotenak, hurrenez hurren. Horiiek eta beste aktoreetako batzuk Amaren Alabak musika taldeko partaideak dira.
Hona hemen Juanjo Elordi eta Asisko Urmenetan pelikularen gakoak azaltzen: