Eguerdian aurkeztu dituzte Orioko 22. estropadak

Gozategi Argentina Tour 2013 2012ko abuztuaren 2a

Honekin 15. Inmobiliaria de Orio bandera jokatuko da Orion

Gaur, abuztuaren 2a, eguerdian, Orioko Udaleko pleno aretoan aurkeztu dituzte larunbatean, abuztuaren 4a, arratsaldeko 18:00etan hasita, jokatuko diren Orioko 22. estropadak. Aurten ere, KAE-1 ligako estropada izan arren, Inmobiliaria de Oriok emango du bandera eta sari nagusia.

Lehendabizi emakumeen Gipuzkoako Ligako estropada jokatuko da, eta 18:15ean hasiko da KAE-1 ligakoen lehenengo txanda. Oriok hirugarren txanda, ohorezkoa, jokatuko du eta aspaldian irabazi ez duen etxeko bandera irabazten saiatuko dira Mirotzako mutilak.

Estropada eremua, azken urteetakoa izango da. Morru berriaren paretik hasi eta itsasoan barrura, 4 luze, hiru itsas milia osatu arte. Ez dira beste urteetako ontzi garrantzitsuak izango bertan, baina azken estropadetan indartsu agertu diren Lekittarra eta Santurtzik nahikoa lan jarriko die oriotarrei.

Sariak honakoak izango dira:

1. saria 2.340€, bandera eta Orioko Udalaren garaikurra

2. saria 1.950€ eta Salatxo Tabernaren garaikurra

3. saria 1.430€ eta Orioko Udalaren garaikurra

4. saria 1.300€

5. saria 1.040 €

6. saria 910€

7.saria 780€

8. saria 715€

9. saria 682,50€

10., 11. eta 12. sariak 617,50€

Bandera, estropada bukatzean, uretan emango da azken urteetako ohiturari jarraituz.

Prentsaurrekoa entzuteko, azpian erreproduzitu.

 

Oiana Blancori ongietorria

Beñat Solaberrieta alkateak, prentsaurrekoaz baliatuta, estropadak bukatutakoan, iluntzeko 20:30ean edo, Oiana Blancori ongietorria egingo zaiola esan du. Familiak eta lagunek mimo handiz prestatutako ongietorria izango da, Udalak lagundu duena, eta herritarrak bertan izatera gonbidatzen ditugu Udaletik. Oiana Londrestik iritsi berritan izango da herritarrek egingo dioten harreran.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide