"Argi-ilun" ikuskizunaren hiru emanaldi egingo ditu Harribilek Oriotik kanpora

Gozategi Argentina Tour 2013 2012ko abuztuaren 3a

Hiru saioak Gipuzkoan eta abuztuan izango dira

Harribil dantza taldeak Argi-ilun ikuskizuna Oriotik kanpora erakusteko aukera izango du abuztu honetan. Lanean ari dira ikuskizunaren nondik norakoak errepasatzeko eta xehetasun guztiak mimatzeko.

Hiru emanaldiak Gipuzkoan izango dira, bertatik bertara gainera. Lehenengoa abuztuaren 5ean, igandean, gaueko 22:00etan, Itziarko frontoian izango da. Handik hiru egunetara, abuztuaren 8an, asteazkena, Aiako frontoian egingo dute dantza Harribilekoek, han ere 22:00etan.

Azken saioa Donostiako Aste Nagusian izango da. Abuztuaren 17an Konstituzio plazan plazaratuko dute ikuskizuna, iluntzeko 20:00etan hasita. Plaza onak lortu dituzte Harribil dantza taldekoek apirilean Orion estreinatutako saioari esker.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide