Jai giroa nagusi Aian asteburuan hasi eta abuztuaren 10a arte

Gozategi Argentina Tour 2013 2012ko abuztuaren 3a

Ia astebetez luzatuko dira aurtengo festak nahiz eta programa ofiziala igandean hasi

Bihar, abuztuaren 4a, larunbata, Aiako festei hasiera emango zaie. San Donato bezpera arte herritar askorentzat jaiak hasiko ez diren arren, Aiako Olinpiadak antolatu dituzte biharko egunerako herriko gazte batzuk hainbat tabernaren –Jauregi, Arruti, Iturriozena, Kanua eta Aize-Berri– Gaztelekuaren eta txosnaren laguntzarekin. Norberak prestatu beharreko paellarekin egingo dute bazkaria, eta 180 inguru lagunek eman dute horretarako izena.

Hau izango da biharko egitaraua:

12:00etan triki poteoa
14:00etan paella lehiaketa koadrilen artean
15:00etan paellen dastaketa eta sari banaketa
Bazkal ondoren koadrilen arteko olinpiadak
Atzetik KUKULU batukadarekin pintxo poteoa
22:30ean  herriko DJak, beren garaiko kantekin

Festen programa ofiziala

Udalak antolatutako festa programa, bestalde, abuztuaren 5ean, igandearekin, hasiko da. Aurten ere, Landabusik izan ez arren, autobus-taxi zerbitzua jarriko dute hilaren 6tik 10era gauero-gauero, 22:00etan hasi eta goizaldera arte. Ordutegia deskargatzeko, hemen klikatu.

Gainontzean, honakoa izango da Aiako sandonato eta sanlorentzoetako programa:

Abuztuak 5, igandea
09:30 Aiako bolo txapelketa, federatuentzat eta herritarrentzat
10:00 Usakume tiraketa, lehen txanda
16:00 Usakume tiraketa, bigarren txanda
17:30 21. pala txapelketako finalak

Abuztuak 6, astelehena, San Donato bezpera
16:00
pin-pon txapelketa
19:00 Festen hasierako txupinazoa
Ondoren kalejira batukada eta buruhandiekin
21:30 Herri afaria izer, alabier eta lutxurdio trikitilariekin. gehienez 230 pertsona

Abuztuak 7, asteartea, San Donato eguna
08:30
Diana herriko txistulariekin
10:30 Meza nagusia
Ondoren 34. pilota txapelketako finalak
16:00 mus txapelketa
16:00 kiliklon jaia: antzerkia, euskaraokea eta puzgarriak
19:30 Kalejira buruhandi eta trikitilariekin
22:00 Bertso jaialdia: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Xabi Paia, Amets Arzallus, Iker Zubeldia eta Julio Soto. Gai-jartzaile: Sebastian Lizaso
24:00 Fun&go taldearekin erromeria

Abuztuak 8, asteazkena, umeen eguna
08:30
diana herriko txistulariekin
11:00 bizikleta lasterketa eta haur jolasak txikienentzat
17:00 Poxpolo ta konpania pailazoen emanaldia
Ondoren Gorriti bere animaliekin
Segidan kalejira buruhandi eta trikitilariekin
20:30 Egan taldearen 1. txanda
22:00 Harribil dantza taldearen argi-ilun ikuskizuna
Ondoren eta goizaldera arte Egan taldearen erromeria

Abuztuak 9, osteguna
08:30
diana herriko txistulariekin
11:30 toka txapelketa irekia eta sardina jana
16:00 puzgarriak gaztetxoentzat
24:00 karroza
Ondoren Abiba disko-jaia

Abuztuak 10, ostirala, San Lorentzo eguna
08:30
diana herriko txistulariekin
11:00 meza nagusia
12:00 profesionalen arteko pilota partidak
Jarraian edadetuen bazkaria
17:30 herri kirol jaialdia
Ondoren kalejira buruhandi eta trikitilariekin
23:00 Pirotecnia Zaragozana-k botatako su-artifizialak
Segidan Loretxu Berbena Belarra taldearekin erromeria
01:00 traka zaratatsua
Atzetik Ingo al deu? taldearekin erromeria

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide