Aiako festak azken txanpan sartu dira

Gozategi Argentina Tour 2013 2012ko abuztuaren 9a

Jende ugari ari da gerturatzen jai girora

Aiako festak bere azkenak ematen ari da. Gaurkoarekin eta biharkoarekin agur esango diete aiarrek aurtengo festei. Baina, momentuz, primeran doaz festak. Eguraldia lagun, aldarte onean ari dira ospatzen sandonatoak.

Atzo, abuztuaren 8a, Harribilen Argi-Ilun ikuskizunaren emanaldia izan zen, esaterako, eta frontoian jende mordoxka bildu zen. Arratsaldean bezala, eguraldi ona eta beroa eginagatik ere, Poxpolo eta Mokolo pailazoek frontoiko harmailak goraino bete baitzituzten.

Gaur, karroza

Urteroko zita garrantzitsuenetakoa izaten da gaurkoa herritarrentzat. Ikusmin handia izan du beti aiarren artean, eta azken urteotan kanpotarren kopuruak ere nabarmen egin du gora karroza ikusteko orduan. Gauerdian izango da zita eta atzetik Abiba disko-festa izango da.

Bihar, abuztuaren 10a, San Lorentzo eguna, su artifizialak izango dira urtero legez, eta, atzetik, Orioko Loretxu Berbena Belarra taldearekin erromeria izango da. Orion izandako arrakastaren ostean, Aiara egin dute salto Ander Beldarrain eta bere lagunek.

Aiako festez gozatzeko azken aukerak izango dira, beraz, gaurkoa eta biharkoa.

Hona hemen gaurko eta biharko egitaraua:

Abuztuak 9, osteguna
08:30
diana herriko txistulariekin
11:30 toka txapelketa irekia eta sardina jana
16:00 puzgarriak gaztetxoentzat
24:00 karroza
Ondoren Abiba disko-jaia

Abuztuak 10, ostirala, San Lorentzo eguna
08:30
diana herriko txistulariekin
11:00 meza nagusia
12:00 profesionalen arteko pilota partidak
Jarraian edadetuen bazkaria
17:30 herri kirol jaialdia
Ondoren kalejira buruhandi eta trikitilariekin
23:00 Pirotecnia Zaragozana-k botatako su-artifizialak
Segidan Loretxu Berbena Belarra taldearekin erromeria
01:00 traka zaratatsua
Atzetik Ingo al deu? taldearekin erromeria

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide