Astebururako plan bila dabiltzanek badute aukerarik Orion

Gozategi Argentina Tour 2013 2012ko abuztuaren 17a

Ostiralean eta larunbatean aisialdirako ekintzak antolatu ditu Udalak

Abuztuaren 17an eta 18an, ostiralean eta larunbatean, aisialdirako nahikoa aukera izango dute Oriotarrek herritik mugitu ere egin gabe.

Ostiralean, arratsaldeko 16:50ean Orio-Getaria-Orio irteera antolatu dute Turismo Bulegotik. Kirol Portutik ateratzen da barkua eta itsas bidaia honetan eskualdearen ezaugarri garrantzitsuenak azaltzen dituzte. Eskualde arrantzalea den heinean, arrantzak izan duen garrantzia, balearen arrantzak izandakoa, lanbide tradizionalak eta gaur egungo industriak zeintzuk diren esplikatuko dituzte, bertako ondare historiko-artistiko aberatsa ahaztu gabe. Bidaia egiten den bitartean eskualdeko hainbat produktu dastatzeko aukera izango dute bisitariek: esaterako, txakolina, antxoak eta atuna.

Larunbatean, arratsaldez, 16:30ean, kayak irteera antolatu dute Turismo Bulegokoek Oria ibaian barna. Turismo Bulegoan elkartuko dira ekintza egin nahi dutenak eta bi orduz ibaian arraunean arituko dira.

Gauean, familia giroko plana egiteko aukera izango da hondartzan. Ordezko andereƱoa pelikula botako dute horretarako propio jarritako pantaila erraldoian. Emanaldia 22:30ean hasiko da.

Azkenik, Oriotik Donostiarako bidea hartzen dutenek herrian bezala sentitzeko aukera izango dute, gaur, abuztuaren 17a, iluntzeko 20:00etan, Konstituzio plazan. Harribil dantza taldeak abuztuko emanaldietako azkena egingo baitu bertan.

Bada aukerarik, beraz, asteburuan denbora librea betetzeko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide