Donostiako eta Bilboko aste nagusietan herritarrak izan dira

Gozategi Argentina Tour 2013 2012ko abuztuaren 20a

Harribil dantza taldea eta Ainara Saizar trikitilaria izan dira oholtza gainean

Aurreko astean, Donostiako aste nagusiaren baitan, Saguesko oholtzara igo zen Ainara Saizar trikitilari aiarra. Astenagusidance izeneko musika ekitaldian hartu zuen parte aiar gazteak.

Beranduago, ostiralean, abuztuaren 17an, Harribil dantza taldeak eskaini zuen bere emanaldia Donostiako Aste Nagusian. Konstituzio plaza jendez lepo zela eman zuten ikuskizuna oriotarrek. Hemen bideoa:

Baina, ez da hor bukatu gure herritarren hiriburuetako ibilbidea. Bilboko Aste Nagusian izango baita Ainara Saizar. Ostegunean, hilaren 23an, gauerdian, Karola gunean, Astenagusidance izango baita berriz. Oholtza garrantzitsuetan dabiltza, beraz, Aiako eta Orioko gazte hauek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide