Abuztuaren 19a data seinalatua izango da Orion. Bigarren mailara jaitsi eta gero, KAE-1 liga irabazteko ez du azken egunera arte itxaron behar izango Oriok. Bilbon jokatu zuten estropada atzo, eta 11. bandera irabazi eta gero, matematikoki lehen postuan bukatuko du denboraldia Oriok.
Gauzak horrela, datorren astebukaeran SantoƱan irabazten badute, KAE-1 ligan denboraldi bakar batean bandera guztiak lortu dituen taldea izan daiteke Orio. Hortik aurrera, Kontxako sailkapen estropada izango dute, eta behin Kontxa pasata, playoff-a, urteko helburu nagusia, etorriko da.
Bigarren taldeak ere ziurtatua du playoff-ean izatea. Bi estropada baino ez zaizkie geratzen Orio B-koei, Colindresen eta Mundakan eta, zorterik bada, oraindik ere badute aukera liga irabazteko. Bost puntutara dute Trintxerpe, azken estropadan ere, Santanderren, aurretik izan baitzen Pasaiako ontzia.
Iraileko lehen bi egunetan izango dute playoff-a Orio B-koek. Bata errioan jokatuko dute, irailaren 1ean, arratsaldeko 17:00etan, Lutxanan; eta, bestea, irailaren 2an, 18:00etan, itsasoan, Hondarribian.