Ireki dute tren geltokiko bigarren igogailua

Gozategi Argentina Tour 2013 2012ko abuztuaren 21a

Aurreko astelehenetik dago martxan

Aia-Orioko tren geltokiko lanak bukatutzat emateko moduan daude dagoenerako. Geltoki berria, errepidearen zabaltzea, biribilgunea, Altxerrira arte doan bidegorria, oinezkoentzat gaineko pasabidea eta, azkenik, igogailu berria egin dituzte.

Bigarren igogailuari esker, geltokira doazenek ez dute errepidea gurutzatu beharrik. Gaineko pasabidera joateko aurretik eskailerak baziren arren, orain, igogailua martxan dela, guztiek igo ahal izango dute bertara. Eta trenaren erabiltzaile askok eskertu dute hori, izan ere, igogailua martxan jarri denetik edadetu eta ezindu askok eta askok ez dute arriskurik hartu beharrik geltokira iristeko.

Hemendik aurrera, beraz, irisgarritasuna nabarmen hobetu da Aia-Orioko tren geltokira.geltokia-2.jpg

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide