Santoñara joateko autobusa antolatu du Salatxok

Gozategi Argentina Tour 2013 2012ko abuztuaren 22a

Abuztuaren 25eko estropadara da irteera

Asteburu honetan, larunbatean, abuztuaren 25a, Salatxo tabernak autobusa antolatu du Santoñan jokatuko den KAE-1 ligako estropada ikustera joateko.

Oriok ligan jokatuko duen azken estropada izango da, eta bertan ligako irabazlearen garaikurra jasoko dute oriotarrek. Hori guztia dela-eta, Orioko Udalak ere animatu egin nahi dituzte herritarrak estropadara joateko eta ligaren garaipena festa-giro alaian ospatzeko.

Autobuserako txartelak salgai daude dagoenerako Salatxo tabernan, 12 eurotan, eta txartela erosteko azken eguna ostirala izango da, abuztuaren 24a. Larunbateko estropada 19:00etan da hastekoa Santoñan eta autobusa 16:30ean abiatuko da Orioko autobus geltokitik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide