Stock azoka izango da abuztuaren 25ean eta 26an

Gozategi Argentina Tour 2013 2012ko abuztuaren 23a

Aurten Herriko Plazan izango da lehenengoz

Asteburu honetan, abuztuaren 25ean eta 26an, larunbatean eta igandean, Stock Azoka izango da Orion. Orain arte ikastola aurreko plazan egiten bazen ere, aurten Herriko Plazara pasako da azoka.

Orioko Udalak lagunduta, Arkupe Elkarteak laugarren urtez jarraian antolatu du azoka, eta 20 inguru stand jarriko dituzte. Aurten arte estropaden asteburuan izaten bazen ere, – aurten estropadak dataz aldatu dira – Arkupek azoka abuztuko azken asteburuan mantentzea erabaki du.

Goizeko 10:00etan hasiko dira martxan azokan eta iluntzeko 20:00ak arte egongo dira beren produktuak saltzen. Azokan giroa goxatzeko, Xabi Arostegi DJa izango da bi egunetan musika jartzen. Txikienek, bestalde, horretarako propio jarriko den haur parkean jolasteko aukera izango dute.

Eskaintza bereziez baliatzeko aukera izango dute, beraz, oriotarrek asteburuan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide