Azken urteetan astebetez ixten bazen ere, aurrerago egiten zuten bezala bi astez itxi dute Karela kiroldegia. Gaur, abuztuaren 27an itxi eta irailaren 10ean, bi aste beranduago, irekiko ditu ateak berriro Karela kiroldegiak.
Tarte horretan, txukuntze eta mantentze lanak egingo dituzte bertako langileek, kurtsoa hastearekin batera, aurpegia garbituta izan dezan kiroldegiak.
Besteak beste, pistako marrak margotuko dituzte, eta igerilekuan eta aldageletan mantentzeko lanak egingo dira.