Bentako errepidean adi ibili behar da lanak direla-eta

Gozategi Argentina Tour 2013 2012ko abuztuaren 28a

Hiruzpalau egunez luzatuko dira konponketak

Oriotik Bentara doan bidean konponketa lanak egiten ari dira. Gaur, abuztuaren 28an, asteartearekin, hasi eta hiruzpalau egunez semaforoa egongo da jarrita lanak egiten ari diren inguruan, eta ibilgailuek txandaka pasa beharko dute, bidea noranzko bakarrera joateko aukera ematen duelako estutzearen ondorioz.

Bide bazterreko ezpondak –desnibelak– ari dira konpontzen, segurtasuna handitzeko. Guztia ondo badoa, eta eguraldiak laguntzen badu, ostiralerako bukatuko dituzte konponketa lanak eta trafikoaren egoera bere onera itzuliko da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide