Teknifikazio Zentroa hornitzen laster hasiko da Orioko Udala

Erabiltzailearen aurpegia Lore 2012ko abu. 28a, 09:31

Eraikuntza lanek datorren asterako bukatuta behar lukete

Uztailaren bukaerarako bukatuta behar zuten Orioko Arraun eta Piraguismo Teknifikazio Zentroko eraikuntza lanek. Baina bigarrengo solairuko lur zati jakin bat behar den bezala ez dagoela-eta, lanean jarraitu behar izan du Construcciones Amenabar S.A.enpresak, lurra baldintza egokietan jarri arte. Horretan ari dira oraindik ere eta udal iturrien arabera, datorren asterako lan horiek bukatuta behar lukete. Era horretara, Orioko Udalaren eskuetara pasako litzateke Teknifikazio Zentroa.

Segidan hornitze lanei eta horretan zor daitezkeen lanei ekingo zaie. Gimnasioko makinak eta altzariak, ergometroak, gainerako altzariak, hipoxia-tresnak... sartu beharko dira Zentroan. Horiek guztiak zein enpresaren esku utzi erabakitzeko lehiaketak eta esleipenak eginda daude eta, hortaz, datorren astean bertan has daitezke horniketa lanak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide